XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraien molekulen konplexitatearen arabera, karbohidratoak hiru talde zabaletan sailka daitezke: azukre sinpleak edo monosakaridoak, azukre bikotzak edo disakaridoak eta azukre konplexuak (polisakarido ere deitzen zaie).

15.2.1.- Monosakaridoak

Monosakaridoei (azukre sinple ere deitzen zaie), hidrolisiaren bidez beste molekula sinpleagotan deskonposa ez daitezken kalbohidratoak dira.

Funtzioaren ikuspegitik, polialkoholak dira (OH talde bat baino gehiago bait dute); hauetaz gainera beste aldehido edo zetona talde bat ageri dutenak.

Aldehido taldea duteneei aldosa deritze; besteei aldiz zetosa.

Monosakaridorik garrantzitsuenak bost (pentosak) edo sei (hexosak) karbonozko atomoz osatuak daudenak dira.

Hauen artean glukosa dugu azpimarragarriena.

Bere molekula, aldehido talde bat eta bost hidroxilo talde duen sei karbonozko katea batez osatua dago.

Beraz, glukosa aldehexosa bat da, bere formula hauxe delarik:

Beste azukre naturala, glukosaren isomeroa dena (egiturazko formula aldatuz formula enpiriko bera duena), frutosa da.

Fruktosak bost hidroxilo talde eta zetoa talde bat azaltzen ditu, bere egiturazko formula hau izanik:

Glukosa gizakiaren organismoan ugari aurki daitekeen azukre sinple bakarra da; beste karbohidrato guztiak gibelak glukosa bihurtzen bait ditu.

Fruktosa berriz, bere izenak dioenez, ezti eta fruituetan dago batez ere.

Fruktosa eta glukosa bi egitura ezberdinetan aurki ditzakegu: molekula linealetan edo eraztun-egitura bat osatuz; bost eta sei karbono-atomo duten azukreak eraztun-egituran egonkorragoak bait dira.

Eraztuna, karbonilo taldeak hidroxilo talde batekin duen molekulabarneko erreakzio baten bidez osatzen da.